Jamaikako neska

Eleberri honetan Dafne izeneko neska jamaikar baten istorioak eta ibilerak kontatzen dira. Dafne aita euskaldun erbesteratu baten alaba da, eta bizitzari zentzu berria emate aldera, Euskal Herrira abiatuko da, munduko hainbat lekutatik igaro ondoren.

Egilea: Joxemari Iturralde
Argitaletxea: Pamiela
Argitalpen-urtea: 2019

Liburua Jamaikan hasi arren, Dafne Euskal Herrira bueltatuko da, eta horrek bertan aurkituko duen egoeraz  gogoeta egiteko  aukera emango dio Iturralderi. Liburua ez da, berez, bidaia-liburu bat, baina bidaiari esker, bere familia eta bere burua hobeto ezagutuko ditu Dafne Zorregieta Rondaallek. Argentinan ibiliko da, Mexikon, Holandan, Donostian, Lekeition… Eta azkenik, ETAk betiko su-etena igarri zuenean pentsatuko du Euskal Herrira joatea, agian giro berri baketsuagoak on egingo diolakoan. Zoritxarrez, kosta egingo zaio Dafneri bake hori aurkitzea.

Hona pasarte bat:

Harira nator berriro. San Adrian tuneletik Zegamara eta Segurara. Seguratik Zerainera bi kilometro eskas daude, ezta hiru ere, eta jakin berri nuen nire beste aitona, amaren aldekoa, lurralde horietan ibilia zela SSetako bere uniforme eta guzti; dena sinesgaitza egiten zitzaidan. Aitaldeko aitona, Anizeto Jose, inguruko herrixka batean jaioa zen, Mutiloan, Seguratik apenas bi kilometrora dagoena, ezta hirura ere. Eta orain suertatzen zen, nire beste aitona, William nazia, lurralde horretan ibilia zela, baina… zer egiten zuen han? Noizkoak ziren argazki haiek?

(156. or) 

Bideo honetan, Harkaitz Canok  eta Joxemari Iturraldek berak eginiko liburuaren aurkezpena duzu ikusgai.

 

Pages: 231
B2 C1
26-06-2019
20766950
1698