detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Sasieskola

Maitasun istorio bat eta gertaera tragiko bat. Bi hari horiek uztartuz osatu du Garbiñe Ubedak eleberria. Larraitzek 16 urte ditu eta bere lehen amodioa biziko du Martinekin, baina gertaera bortitz batek eta Martinek bakarrik uzteak asko eragingo du beregan.

Egilea: Garbiñe Ubeda
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2018

Eleberria garai bortitz batean kokatuta dago, Ubeda nerabe zeneko Euskal Herriko 80ko hamarkadan. Larraitz langile familia bateko alaba da. Institutuan piper egin (edo sasieskola egin), eta gustuko duen mutilarekin mendi aldera joango da goiz batez. Eta han, gertakari bortitz baten lekuko izango da. Larraitzen bizitza hankaz gora jarriko du horrek, baina baita mutilarekin duen harremanak ere.

Oharra: Eleberria Lekukoa bildumako aurrenekoa da. Beraz, laster izango dugu berriro Larraitz gurekin.

Hona pasarte bat:
Martinek ferekak egiten zizkidan bizkarrean, lepoaldean, eta batzuetan ezpainak hurbiltzen zizkidan, lehendabiziko aldian ez bezala, lotsarik gabe, musu egarriz. Nik gibeletik luzatzen nion besoa, bere gerrialdeko berotasuna sentitzeko. Keinu oro zen hunkigarria zuhaitz arteko babes hartan. Egiatia zirudien. Zirkunstantzia eta oztopo guztien gainetik nagusituko zela gure harremana. Gure maitasuna.

(37. or.)

Bideo honetan, eleberriari buruzko beste hainbat xehetasun dituzu entzungai.
 

 

Pages: 98

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Docuthèque

B2
28-02-2019

x61pRelaContWAR

20761632

x61pViewCountWAR

4933

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR