irakurgai-mailakatuak-fitxa
SPrako tranbia
Lucas agurea erotzen ari den arren, bizirik ditu ametsak, 8.000 metroko mendiak, eta oroimenak.
Emaztea hila du, baina behin eta berriz agertzen da eleberrian. Lucas azkenetan da, baina dramatismorik gabe kontatzen du istorioa Elorriagak. Dramatismo ez horretan zeresan handia dute agureak eta bere arrebak etxean hartu dituzten bi okupek.
Egilea: Unai Elorriaga
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2001
