detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Argoren ezpala

Jaten duguna omen gara. Hori argi du Valdimar Haraldsson pertsonaiak. Gizon honek uste du eskandinaviar zibilizazioa indartsuena dela fisikoki arraina jaten duelako, eta hipotesi hori defendatzen du aldizkari batean.

Horregatik, Itsaso Beltzera doan kargaontzi batera gonbidatu dute. Baina itsasontzi horretako menuan apenas dagoen arrainik. Bidaideetako bat Zeneo da, idazle islandiarrak eleberrian sartu duen pertsonaia mitologikoa. Kargaontzian zeregin handirik ez dagoenez, gauero afalostean ipuinak kontatzen dizkie Zeneok bidaia-lagunei. Ipuin horietan argonautekin izan dituen abenturak azaltzen dira; argonautak Greziako pertsonaia mitologikoak dira. Ipuin horiek bidaiari guztiak liluratzen dituzte, Valdimar salbu. Honek arraina besterik ez du buruan, eta itsasontziko jendea deskribatzen du ustezko erudizioa erabiliz.

Egilea: Sjón
Itzulpena: Juan Mari Mendizabal
Argitaletxea: Pasazaite
Argitalpen-urtea: 2015

 

 

 

Hona pasarte bat:
Afaltzeari ekin genion, plater bikainak bata bestearen atzetik. Kronos enpresako sukaldarien ospea ez zen, ez, inolako harrokeria. Baina atentzioa eman zidan zerbitzatu zizkiguten jakietatik bakar bat ere ez izatea arraina.

(19. or)

1. atala irakurgai helbide honetan.

• Nahi baduzu, aukeratu dugun pasartean bezala, idatzi bazkari edo afariren batean izan duzun sorpresaren bat. (idatzi zuretzat, gogoratu zer gertatu zen. Esaldi pare bat nahikoa da). 

Juan Mari Mendizabal, 'Argoren ezpala' liburuaren itzultzailea from Pasazaite liburuak on Vimeo.

1. atala irakurgai helbide honetan.

• Nahi baduzu, aukeratu dugun pasartean bezala, idatzi bazkari edo afariren batean izan duzun sorpresaren bat. (idatzi zuretzat, gogoratu zer gertatu zen. Esaldi pare bat nahikoa da). 

Juan Mari Mendizabal, 'Argoren ezpala' liburuaren itzultzailea from Pasazaite liburuak on Vimeo.

-->
Pages: 111