irakurgai-mailakatuak-fitxa
Dirua galgarri / Mariano Izeta
Polizia-nobelaren generoan aitzindaria izan zen lan honen egilea, Mariano Izeta. Testuak, berriz, kutsu moralista du eta dirua dela-eta, "bide onetik" ateratzeak zenbat kalte dakartzan erakustea omen zen liburuaren xede nagusia.
Mariano Izeta elizondotarraren Dirua galgarri liburua 1962an argitaratu zen lehen aldiz eta orain berrargitaratu egin da, Baztango Udala eta Euskaltzaindiaren eskutik.
Garaiko idazle gehienen antzera, Mariano Izetaren helburuetako bat bere euskara lantzea eta euskal irakurleei irakurgai egokiak eskaintzea zela diote lan hau aztertu dutenek.
Egilea: Mariano Izeta
Argitaletxea: Baztango Udala eta Euskaltzaindia
Argitalpen-urtea: 2015
Esan bezala, liburua Auspoa sailean argitaratu zen lehen aldiz, 1962. urtean. PDF formatuan aurkituko duzu hemen.
