Saguak eta gizonak

Depresio Handia deitzen zaio estatubatuarrek jasan zuten krisi-garai bati (1929-1939). Sasoi horretan dago kokatua narrazio hau, elkarrizketa ugari dituen narrazio hau.

Bi gizon, bi lagun, beren lurrak izan nahi dituzte, euren etxe-aberea. Pobreziaren atarian dauden bi lagunek, errantxo bateko morroi izandakoek, amets amerikarra deitzen den hori gauzatu nahi dute, baina beraiena amets xumea da inondik ere. Hala ere, ez dute, elkartasuna zer den ez dakien gizarte batean murgilduta, lan makala izango gizajoek! Hori gutxi balitz, Lennie pertsonaiak, nahi gabe hil zuen emakume bat, bere nagusiaren emaztea, gainera. Horrek ere ez die erraztuko bizimodua Lennie eta George bere lagunari. Eskerrak George bihurtzen den Lennie lagunaren babesle.

 

Egilea: John Steinbeck
Itzulpena: Iñigo Errasti
Argitaletxea: Vicens Vives
Argitalpen-urtea: 2015

 

 

Hona pasarte bat:
George… lotan zaude?
–Ez. Zer nahi duzu?
–Kolore askotako untxiak edukiko ditugu, George.
–Nola ez –erantzun zuen Georgek logale– . Gorriak eta urdinak eta berdeak, Lennie. Zientoka edukiko ditugu.


(22. or)

 

 

Pages: 140

Intéressant pour vous



C1
16-11-2015
16244395
1259