Laranja zukua

Jasone Osoro alzheimerra duen Sebastianen gorabeherak kontatzen hasiko da liburu honetan, eta horrek nola aldatzen duen gizonaren eta bere emazte Juliaren bizimodua. Emaztea larritzen hasi zen senarrak laranja-zukua egin, eta edan ordez, zuzenean lurrera bota zuenean, edan gabe.

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Bizkaldatz VIII. Sarian hasiera hori eman dio kontakizunari Osorok. Eta kontakizun honen 3 bukaerarik onenak bildu dira liburu honetan. Bat Ander Gartziak sortua, bestea Lourdes Unzuetak eta hirugarren bukaera, Naiara Zubimendirena da.
Apur bat desberdinak dira euren artean bukaerok: batek, gaiak uzten duen neurrian, umore-ukitua du; beste bukaera, apur bat erromantikoa da, eta hirugarrenak, misterio-puntu bat du, hilketa bat eta guzti.

 

Egileak: Jasone Osoro, Ander Gartzia, Lourdes Unzueta eta Naiara Zubimendi
Argitaratzailea: Bizkaiko Foru Aldundia
Argitalpen-urtea: 2016


 

 

Hona Naiara Zubimendiren bukaeratik hartutako zati bat:
Gure ametsa egi bihurtu nahi izan zuen Sebastianek. Beti desiratu genuen erretiroa hartzean auto-karabana bat erosi, eta tenperatura epelei atzetik jarraituz leku berriak ezagutzera joatea. Inbidia ematen ziguten auto-karabanak hartuta herritik pasatzen ikusten genituen adineko bikote atzerritarrek.


(71. or)

Pages: 90
B2
14-07-2016
16242752
2809