Tropezista

Maitasun-istorio bat dakar album ilustratu honek. Neska, kalean lan egiten duen malabarista da, Tropezista izena du eta estropezu egiten du behin eta berriz.

Mutila, gurpil bakarreko bizikletan ibiltzen trebea da. Baina neskak behin eta berriz estropezu egiten duenez, nola egin aurre arazo horri elkarrekin bizitzen jartzean?
Ezin aipatu gabe utzi Elena Odriozolaren marrazkiak. Erliebea dutela dirudi. Aparta. Euskadi Saria lortu zuen Elenak lan honekin 2013an.

 

Egilea: Jorge Gonzalvo
Marrazkilaria: Elena Odriozola
Itzulpena: Juan Kruz Igerabide
Argitaletxea: Denonartean
Argitalpen-urtea: 2016

  

 

 

Hona pasarte bat:
Berak bazter guztietan estropezu egiten du: katuarekin, atearekin, igogailuarekin, kaltetik datorren edozeinekin, umeekin eta amonekin, semafororekin, aspaldiko lagunekin, harri koxkorrekin, ogi apurrekin, edozerekin.




 

Pages: 30
A1
22-04-2016
16241264
4533