irakurgai-mailakatuak-fitxa
Ijitoen altxorra
Zurrunbilo batean sartuta dago Teresa, 13 urteko neska ijitoa. Ikastetxez aldatu dute, amona hil berri du, gustatzen zaion mutilak ez dio kasu zipitzik egiten, baina beste ikaskide atsegin batek, Tomasek, ordea, bai.
Teresak badu zerbait deigarria: ilegorria dela. Eta harrituta dago, bere familian inor ez delako ilegorria. Beraz, nondik datorkio ile kolore hori? Ziur arbasoren bat baduela oraindik ezagutzen ez duena. Ez du berehalakoan jakingo nor den Ingalaterrako arbaso hori, George Borrow hizkuntzalaria.
Egilea: Aitor Arana
Argitaletxea: Ibaizabal
Argitalpen-urtea: 2015
Hona pasarte bat:
Hainbeste hizkuntza eta hainbesteko interesa ijitoen eta haien zorioneko hizkuntzaren inguruan! Eta zertarako, e? Horrek ez du ezertarako balio, beti esan dizut. Fraideen gauza da hori.
(56. or)
