detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Nikolas txikiren komeriak

Nikolas haur-hezkuntzan dabilen mutikoa da. Eskolan eta etxean beti gertatzen zaizkio gauza umoretsuak, edo bitxiak.

Adibidez, lehen atalean ikaskide bat aztoratu egiten dute, Joakin. Izan ere, Joakinek anaia berri bat izan du, eta eskolako lagunek anaia txiki bat izatearen desabantailak kontatzen dizkiote umeari. Beste atal batzuetan aztoratzen dutena eskolako andereñoa da. Nahikoa lan badu ikasle bihurri horiekin! Eta nahikoa lan badu Nikolasen aitak sofan lo egiten amaginarreba etorri zaiolako bisitan. Egia esan, beti badu zerbait Nikolas txikik.

 

Egileak: Goscinny / Sempé
Itzulpena: David Urbistondo
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2011

 

 
 

 

Hona pasarte bat:
–Aizu –esan dio Rufusek–, lagunekin futbolean jokatu nahi duzunean ere, askotan zure anaia txikia zaintzen gelditu beharko duzu.
¬–Nola? Mesedez! Berak zaindu dezala bere burua! -esan du Joakinek-. Inork ez dio deitu. Eta ni nahi dudan guztietan aterako naiz futbolera!


(10. or)

Pages: 167

detalle2

Docuthèque

B1
29-03-2011

x61pRelaContWAR

16240474

x61pViewCountWAR

1662

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR