detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Katu beltza eta izumenezko beste ipuin batzuk

Beldurrezko 8 ipuinek osatzen dute liburua. Katu beltza da aurrenekoa eta hor edanari emandako senar batek etxeko katua hiltzen du, baina beste katu bat azaltzen da mendeku gose.

Egia esan, marrazkietan azaltzen den katu beltzak beldurra ematen du. Marrazkiek ederki osatzen dute liburuak duen tonua. Mendekua dago hurrengo bi ipuinetan ere, eta marrazkiak nahiko groteskoak dira. Adibidez, Herio nagusi den 3. ipuinekoak, edo hurrengo kontakizuneko bufoia. 5. ipuinean Inkisizioa da jaun eta jabe, eta Inkisizioak torturatu eta hildako jendea. Hurrengo ipuinean ere bada heriotza bat, eta hildakoaren bihotzak, oraindik taupadaka, hiltzailea salatzen du. Bukaerako kontaeran ere norbait hiltzen da, baina sorpresa bat du ipuin honek kontu horren inguruan. Nor hil ote da? Hori batetik.
Bestetik, ipuin-bilduma hau Vicens Vivens argitaletxeko Literatura-eskolan izeneko atalekoa baita, ipuinak literaturaren ikuspegitik aztertu nahi dituztenentzako moduko testu lagungarriak eta jarduerak daude liburuaren bukaeran. Liburuak orri-oinetan ohar asko ditu: batzuk istorioak hobeto kokatzeko jarritako azalpenak dira, beste batzuetan hitzen sinonimoak… Ipuinak hasi aurretik ia 50 orrialde daude Allan Poeri eta 8 ipuinei eskainia.

 

Egilea: Edgar Allan Poe
Itzulpena: Koro Navarro
Argitaletxea: Vicens Vivens
Argitalpen-urtea: 2015


Hona kontakizun baten pasartea:
Egun batean, etxeko konturen bat zela-eta, nirekin jaitsi zen, gure pobretasunak beharturik bizitoki genuen eraikin zaharraren sotora. Katua nire atzetik etorri zen eskailera pikoetan behera, eta ia-ia muturrez aurrera bota ninduelarik, zoratzeraino amorrarazi ninduen. Aizkora bat hartuta, eta ahaztuta, nire errabia hartan, ordu arte nire eskuari eutsi zion haur-ikara, animaliari zartako bat emateko altxatu nuen, eta jakina, guztiz hilgarria izango zen, aizkora nik nahi bezala jaitsi balitz.


(14. or)


 

Pages: 150

detalle2

Docuthèque

C1
18-03-2016

x61pRelaContWAR

16240357

x61pViewCountWAR

5404

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR