detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Eman amore

Gurasoek Jon Zeta gaztea zigortuta dute, baina honek bere gelako leihotik ihes egingo du kontzertu batera joateko, han atsegin duen Haizea izeneko neskarengana hurbiltzen saiatzeko.

Ze polita maitasuna, ezta? Baina nobelaren izenburuak iradokitzen duenez, guztia ez da hain polita izango, eta kapituluen hasieran dauden Euskal Herriko zein kanpoko talde mitikoen abesti-zatiek ere ez dute itxaropen handirik eskaintzen. Baina Jon Zeta ez dago amore emateko prest.

Egilea: Xabier Etxeberria
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2015

Hona hemen pasarte bat:
Haizea ez zen nire neska… baina horretan nenbilen. Ni baino zaharragoa zen –urte bat baino ez, hori ez da ezer-, nire auzokoa, nire ikastetxe berekoa, eta judora joaten zen, ni bezala. Aspalditik neukan begiz jota –begiak neuzkanetik, esango nuke-, baina Kikerekin, denbora luzez bere mutila izan zenarekin, moztu zuela entzun nuenetik, apurka-apurka beragana gerturatzen joan nintzen.
 


(8.or.)

 

 

Pages: 96

detalle2

Docuthèque

B2
12-02-2016

x61pRelaContWAR

16239616

x61pViewCountWAR

2475

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR