Kearen fiordoa
2015ean bete ziren 400 urte. Islandian euskal arrantzale batzuk era ezin bortitzagoan hil zituzten. Arrantzaleok faktoria bat zuten Islandian, baleen gantza-eta biltzeko.
Arrantza-lege berri bat tarteko, baleak harrapatzen legez kontra zebiltzan ez dago argi, baina Euskal Herrira bidean zetozela, ekaitzak hiru baleontziak hondoratu zituen, eta bizirik atera ziren arrantzale horietariko asko islandiarrek hil zituzten. Martin Villafranca, euskal kapitainetako bat, da nobela honetako protagonista, eta bere patua zein izan zen ez dugu argituko.
Egilea: Iñaki Petxarroman
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2015
Hona narrazio-zati bat:
Ama Birjinaren egunean harrapatutako baleak 4 metro luzeko bizarrak ditu, eta, txikitze eta egoste prozesu osoa amaitzerako, 50 upel bete dituzte haren gantza pilarekin. Hura zorion eta poza itsas faktorian!
(89. or)
Liburuaren aurkezpeneko bideoa