Begira zenbat argi, maitea

Hipermerkatuak, supermerkatuak, saltoki handiak alegia, gure bizitzaren parte dira, beren alderdi on eta txarrekin. Horietako Paristik gertu dagoen saltoki bateko giroa kontatzen du idazleak.

Bere ustez, horrelako toki bat zapaldu ez duenak ez du egungo gizarte frantziarra ezagutzen. Aldeko eta kontrako ezaugarriak ikusten dizkio horrelako lekuetan erosteari. Txarrak: alineazioa, kamerak egotea jendea grabatzen… Positiboak: familia-giroko eremuak, hitzordurako tokiak izatea…
Liburu ia osoa eguneroko gisara dago idatzita, eta 2012ko azaroaren 8tik aurrerako hainbat egunen kronika egiten du.
 

Egilea: Annie Ernaux
Itzulpena: Xabier Aranburu
Argitaletxea: Igela
Argitalpen-urtea: 2015


 

 

Hona narrazio-zati bat:

Lehen solairura jaitsi behar izan dut bezero anonimoaren lasaitasuna berreskuratzera. Liburu-dendatik pasatu naiz. Hutsik dagoen informazio-mostradore baten atzean, pareta batek ia ikusten uzten ez duen banku txiki batean eserita, liburu bat irakurtzen ari da, buru-belarri, emakume gazte bat, modara jantzia. Ezin izan dut ikusi zer liburu den. Alboan, komiki bat ari da irakurtzen mutiko bat. Poztu egin nau zera ikusteak, irakurtzea debekatuta dagoela dioen kartelaren azpian, juxtu, daudela biak.

(41-42. or)
 

  



 

Pages: 67
B2
15-01-2016
16238931
2289