detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Watsondarrak

XVIII. mendean gaude, Ingalaterran. Emma Watson gaztea da, eztia. 14 urte egin ditu osaba-izeben etxe dotorean, pobreziatik urrun. Izeba alargundu, berriz ezkondu, eta herentziarik gabe, haurtzaroko etxe txirora itzuliko da, beste herri batera, alegia.

Emma Watsonek aita gaixorik dauka, bi ahizpa ere baditu, pobreziatik ateratzeko bide bakarra ezkontzea dela uste dutenak, anaia eta honen emaztea ere hala moduzkoak… Baina urriaren 13an dantzaldia dago, eta han zur eta lur utziko du jendea Emmak, baita hainbat handiki ere tartean. Dantzaldi horretako jendea, giroa ekartzen du nobelara Jane Austenek era kritiko batean, eta umorea lagun. Kontua da behintzat idazlearen senitarteko batek bazekiela nobela nola bukatuko zen, eta hala, senidez senide kontatuta, iloba bati esker, jakin ahal izan zuten irakurleek nobela hau nola bukatzen zen. Beraz, halako batean nobela gelditu egiten da, bukatu gabe… Eta gero dator idazleak pentsatuta zeukan bukaeraren laburpen-moduko bat (Oharra: marrazki ederrak ditu liburuak)

 

 

Egilea: Jane Austen
Itzulpena: Ana Isabel Morales
Argitaletxea: denonartean
Argitalpen-urtea: 2015

 

Hona pasarte bat.
Emma Watson altuera ertainekoa zen ozta, ondo osatua eta mamitsua, itxura sendo eta osasuntsukoa. Oso azal beltzarana zuen, baina garbia, guria eta ederra, eta horri begi biziak eta irribarre eztia eta espresio irekia gehituta, bazuen edertasunik erakartzeko eta bizitasunik edertasun hori, bera ezagutu ahala, handiagotzeko.

(44. or)

 

Pages: 127

detalle2

Docuthèque

B2
07-09-2015

x61pRelaContWAR

16237926

x61pViewCountWAR

4993

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR