Kristalezko begi bat

Liburu saritu honek asko du autobiografiatik: begi bat galdu, mutil-laguna eta lana utzi, ama minbiziz hil…

Zenbat galera eta zenbat dolore! Minaz mintzo da liburu honetan, Iparraldeko Landetatik. Hara joaten baita protagonista lasaitasun bila, eta bere bizitzaz hausnartzera. Batzuetan 2. pertsonan hitz egiten du narratzaileak, eta irakurleari egiten dizkio galderak, hausnar dezan. Hausnarketa, sentimenduak garrantzizkoagoak dira ekintzak baino. Sexuak ere garrantzi handia du, horri buruzko pertzepzioak. Ironia asko dago liburuan. Eta lirismoa. Meabe biluztu egiten da irakurlearen aurrean, ez du lotsarik.

 

 

Egilea: Miren Agur Meabe
Argitaletxea: Susa
Argitalpen-urtea: 2013

 

 

 

 

Hona pasarte bat:
Ezker begia kristalezkoa dut. Begi eriak begi osasuntsua kutsa ez zezan ipini zidaten, oftalmia sinpatikoa deritzona saihesteko. Jakinarazi zidatenean begia erauzi behar zidatela, izuak hartu ninduen: ez da ariketa samurra betidanik izandako atal bat baztertu eta zeure aurpegia irudikatzea bertan begi postizoa duzula, txilioka bezala.
 

(13. or)



 

Pages: 159
C1
11-04-2013
16236477
3525