detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Hiru istripu eta bi amodio

Anuskak eta Galderrek mendi-istripu baten ondoren ezagutuko dute elkar. Anuska liluratuta dago, baina Galderrek sekretu beltz bat ezkutatzen du.

Aurrerago, Izortze ezagutuko du Anuskak eta txoratuta utziko du honek ere. Nola liteke burua galtzea neska batengatik? Eta Galder? 

Anuska nerabeak Madame Curie zientzialaria miresten duenez, liburuak bukaeran Madame Curie zientzialariaren biografiatxo bat du. Eta zientzialariari bere garaian gertatu zitzaiona gertatuko zaiola uste du protagonistak. Curie, alargundu eta gero gizon ezkondu batekin maitemindu zen, eta orduko gizarteak gorriak pasarazi zizkion. Antzeko egoeran ikusten du bere burua Anuskak: beste neska batekin dago txora-txora eginda. Baina aldi berean, Galder mutila ere ezin du burutik kendu. Nola hartuko dute neska batez maitemintzea Anuskaren hurbilekoek? Nola askatuko du bihotzeko korapiloa Anuskak?

Egilea: Fernando Morillo
Argitaletxea: Gaumin
Argitalpen-urtea: 2013

Liburuaren hasiera irakurgai duzu helbide honetan.

Pages: 156

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Docuthèque

B2
13-02-2014

x61pRelaContWAR

16236311

x61pViewCountWAR

13600

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR