irakurgai-mailakatuak-fitxa
DORIAN GRAYren erretratua
Basil Hallward artista Dorian Gray gaztearen erretratua marrazten ari da. Grayk ez du gehiago zahartu nahi, beti gazte iraun nahi du, erretratuan bezala. Gray gaztea ez da zahartuko, ez, baina bere ordez koadroaren barruan dagoen marrazkia hasiko da zahartzen.
Egilea: Oscar Wilde
Itzulpena: Iñaki Mendiguren
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2017
Dorian konturatzen da kanpoko edertasuna ez dela betiko, eta hori ezin du eraman, horregatik betirako gaztetasunari eusten saiatzen da. Saiatze horretan oso eragin gaiztoa dauka Lord Henryk. Izan ere, gizon honek edertasuna jartzen du beste ezeren gainetik.
Hona pasarte bat:
Irribarrez, entzuteko prest jarri zen Lord Henry. Dorianek antzoki zahar, zikin bat zuen aurkitua Londreseko kale pobre batean. Abentura bila sartu barrura, baina maitasuna aurkitu zuela esan zion Lord Henryri. Shakespeareren Romeo eta Julieta ari ziren antzezten han.
- Ahots beldurgarriko gizon zahar lodi bat zen Romeo, baina Julieta! O, Harry, 17 urte inguru zituen, gaztain ilun koloreko ilea eta lilia bezalako aurpegia. Neure bizitzan sekula ikusi dudan neskarik maitagarriena, eta musika hutsa haren ahotsa. Maite dut, Harry. Dena du niretzat. Gauero joaten naiz bera ikustera antzezlan ezberdinetan, eta zoragarri egoten da beti.
(27. or.)
Oharra: Liburuak disko bat du osagarri eta ariketak ere baditu. Testuko hitz batzuk azpimarratuta daude, eta horien guztien gaztelaniazko ordaina bukaeran, hiztegi gisa Diskoan eleberria entzun daiteke.
