Kaosaren ederra

Ebak Adam ezagutzen duenean iruditzen zaio lehendik ezagutzen duela. Maite duela. Nola liteke? Eba gogoratzen hasiko da apurka-apurka.

Adamek erakutsiko dio badagoela talde bat guztiok programatzen gaituena, eta bezperan bizitakoa ezabatzen duena, bizitutakoa berriro ez errepikatzeko. Eba eta Adam maitemindu dira, baina nola eutsi maitasunari bizitutakoa ezabatzen duen norbait baldin badago? Nola eraiki ezer ahanzturaren gainean? Zerbait ederra eraiki nahi badute ez dute beste biderik: maitatu eta maitatu.
Egilea: Yoseba Peña
Argitaletxea: Gaumin
Argitalpen-urtea: 2017

Oharra: liburu honek komiki-zatiak ere baditu.

Hona pasarte bat:
Larrituta altxatu naiz. Adam? Nor sartu da ganbaran?
Luxuzko etxea da: zabala bezain bitxia, aukeran dekorazioa modernoegia dauka, kitsch-egia. Nire trajea ere, berezia: gorria, estu-estua, zati bakarrekoa, hanketan kanpaia eta larruzko gerrikoa aldaketan. Takoiak erantzi ditut parketean zalapartarik ez eragiteko. Adam topatu behar dut berehala.
Eskaileratxo batek eraman nau pasillora. Baldosek xake-taula osatzen dute. Etxeko atea da eta txirrina jotzen ari dira: Adam?

(103. or.)

Pages: 171
B2
22-05-2017
16174012
1177