Minorreko komedia
Eleberri honetan, judu ez den bikote batek naziengandik ihesi doan judu bat ezkutatzen du etxean. Idazlearen estilo soilean, hirukote horren arteko elkarbizitza, solasaldiak, haserreak, itxaropena eta abar agertzen dira orriotan.
Bikote ez judu bat haserre dago naziekin, hauek Rotterdam bonbaz josi zutelako, beraz, naziengandik ihesi doan Nico judua, ezezagun bat, ezkutatuko du etxean, mendeku modura edo. Hiruren arteko harremana kontatzen du naziengandik ihesi ibili zen Hans Keilson idazlearen narrazioak. Halako batean, Nico hil egingo da eta hor hasiko dira komeriak.
Egilea: Hans Keilson
Itzulpena: Juan Luis Agirre
Argitaletxea: Txalaparta
Argitalpen-urtea: 2017
Hona hemen pasarte bat:
Arazoak ere baziren. Noski, pertsonak elkarrekin bizi direnean, beti izaten dira arazoak. Garai ilun batean norbaitek utzitako erloju-bonba txikiak bezalakoak dira. […] Arazoak gogaikarriak dira, ustekabean etortzen direlako eta ahaleginak egitera behartzen gaituztelako. Arazoak aurreikusteko gauza direla esaten duten pertsonak belarra hazten aditzen duten pertsonak bezalakoak dira.
(61. or.)