detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Mikel Strogoff

Abenturazko nobela hau bidaia-nobela ere bada. Bertan Julio Vernek Mikel Strogoff Errusiako Tsarraren postari den gizon ausartaren abenturak eta era guztietako gorabeherak kontatzen ditu.

Errusiako Tsarrak anaiari eskutitz bat bidali nahi dio, baina tatariarrek bideak moztu dituzte. Mikel Strogoff izango da mezua eramateko ardura duena, bidean ordea, kinka larriak gainditu beharko ditu.
Strogoffek tatariarren lurraldea zeharkatu behar du Dukearengana heltzeko. Bidean maitemindu egingo da.
Egilea: Jules Verne
Itzultzailea: Koro Navarro
Argitaletxea: Vicens Vives
Argitalpen-urtea: 2016

Oharra: orrialde batzuetan, azpiko aldean, hainbat hitzen azalpenak daude. Eta liburuak, bukaeran, ulermen-jarduerak ditu, eta baita erantzun irekia duten galderak ere, irakurle bakoitzak bere iritzia ematekoak. Bukatzeko, Jules Verneren biografia labur bat dago azken orrialdeetan.

  

Hona pasarte bat:
Obi ibaia, toki hartan, kilometro bat zabal zen, eta animaliak, ez baitzuen zorua ukitzen, igeri egin behar zuen korrontearen indarrari aurre egiteko. Tatariarrak ez ziren ausartu ibaira salto egiten, eta, ibai-bazterretik, garrasika eta tiroka hasi ziren. Orduan, ofizial tatariarretako batek fusila atera eta ardura handiz destatu zuen: Mikel Strogoffen zaldia, bete-betean harrapatuta, ibaian urperatu zen. Postariak justu-justu izan zuen ezproiak askatzeko denbora, bestela uretan murgilduko baitzen bera ere, zaldia bezala.

 

(77. or.)
 

 

 

Pages: 169

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Docuthèque

B2
21-03-2016

x61pRelaContWAR

16172212

x61pViewCountWAR

2151

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR