irakurgai-mailakatuak-fitxa
Mundua lo dagoen bitartean
Hiru gauza da Mundua lo dagoen bitartean. Batetik, narrazio honetako irratsaio baten izena. Liburuaren izenburua, bistan da. Baina horiek baino lehen enkarguzko antzerki-gidoi izan zen.
Patxi Zubizarretak gazteentzat eta antzerkirako idatzi zuen lan hau, eta hainbat aldiz taularatu izan da, musika zuzenean Joxerra Senperenak jotzen zuela. Liburuak irratsaioko lau gauetan entzuleen deien bidez irratira iristen dena kontatzen du. Gazte batzuek deitzen dute irratira desagertua dagoen neska batez, Junez, hitz egiteko.
Egilea: Patxi Zubizarreta
Argitaletxea: Txalaparta
Argitalpen-urtea: 2008
Hona pasarte bat: Markos ikaskidea, Junez hizketan.
Haren ileen basoan galdu nintzen: ileak usaindu nituen, laztandu nituen, dastatu nituen. Zoragarria izan zen. Eta zera, barregarria ere bai. Desiozko hiru hilabeteren ondotik, eskuetan hasi eta, zera, zakila ukitu eta, hiru segundoren ondotik, zeratu egin nintzen, zartatu, eta isuri egin nuen…”
(12. or)
