detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Nola heldu naiz ni honaino

Jezabelek, narrazio honetako protagonistak, arrakasta du bizitzan. Badu lan on bat, badu etxe bat estutasun handirik gabe erosteko ahalmena.

Eroso bizi da Jezabel, baina jende guztiak bezala, egunero-egunero erabakiak hartzen ditu, batzuk handiak eta beste batzuk ez hainbeste. Handi zein txiki, guztiak dira garrantzizkoak. Eta ustez txiki dirudien erabaki batek bizitza aldatuko dio. Eta hasiko da sentitzen liburuko azaleko arraina bezala, kafean igerian, lekuz kanpo, beraz.

 

Egilea: Kattalin Miner
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2017

 

Oharra: Liburu honek XVIII. Igartza saria irabazi du.

Hona pasarte bat: (Jezabel da Bel, Luciarekin dago)    
Horixe egin dut, sofan nire alboan eserita zaudela. “Eskerrik asko” esan dizut baxu, eta zuk “noski” bat egin didazu ezaxolati, baina harro egongo bazina bezala, behingoagatik zuk jarri duzulako fundamentu pixka bat nire bizitzan. Eskua jarri dizut izterrean. Begiratu egin dizut zuzen, eskua mantso igotzen hasi naiz, zurearekin topo egin eta “ez, Bel, triste zaude” esan didazun arte.

 

(67. or)
 

Kattalin Miner, liburuaz: 

Sautrela saioko elkarrizketa:

Pages: 122

detalle2

Docuthèque

B2
27-02-2017

x61pRelaContWAR

16171488

x61pViewCountWAR

5542

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR