detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Piztipoemak eta beste xomorro batzuk

Gorputz-atalak, zomorroen izenak, arrain-izenak, natura, kategoria gramatikalak, galdetzaileak, esaera zaharrak… Edozerk balio du poema bat sortzeko eta hitzekin jolasteko.

 

Hori du ederra liburu honek, irudimena barra-barra. Eta beraz, nahiz eta haur literatura bezala azaldu, arrazoi du idazleak 7. orrialdean idatzi duenean “Nire handi txikiari”. Zuk ere uste baduzu zure barneko haurra, eta ez hain haurra, ez dela desagertu, hemen duzu liburu egokia.

 

 

 

Testua: Leire Bilbao
Irudiak: Maite Mutuberria
Argitaletxea: Pamiela
Argitalpen-urtea: 2016

 

Liburuaren fitxa hemen duzu irakurgai.

 

Hona poema bat:


Anatomia poetikoa
Arrainak ditut gorputzean
igeri doaz nire zainetatik
gora eta behera
eztarritik urdailera
ura bainaiz neure osoan
ura
oinetatik burura.

Bi zuhaitz ditut biriketan
urkia eta pagoa
arnasa oparitzen didate
sudurzulotik ahora
hostoak dantzan bertan eta
haizea
nire biriketako baso hezea.

Gerezi gorri bat dut bihotzean
zure ezpainen zain
musu eman
handitu dadin
eta dastatu
lurra
nire bihotzeko gerezi-hezurra.

 

(45. or) 

Xomorropoemak eta Piztipoemak from Maite Mutuberria on Vimeo.

Pages: 78

detalle2

Docuthèque

B2
23-02-2017

x61pRelaContWAR

16171435

x61pViewCountWAR

4152

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR