Txopo

Jon eta Hugo lagun handiak dira, eta futbolzaleak. Jonek hamar urte bete dituen egun berean jakin du Hugo oso gaixorik dagoela ospitalean.

Hugok atezain izan nahi zuen eta Txopo, Athletic taldeko atezain zarauztarra, Jose Angel Iribar, ezagutzeko ametsa zuen. Jonek zeruak eta lurrak mugituko ditu Hugok Txopo ezagutzeko.

Egilea: Gaizka Arostegi
Argitaletxea: Ibaizabal
Argitalpen-urtea: 2016

Hona pasarte bat:
Hugo lo zegoen, baina gure ahotsak entzunda edo, betazalak pixkanaka-pixkanaka zabaldu eta emeki esnatu zen. Irri batek aurpegia alaitu zion ezagutu gintuenean. Argalago zegoen. Larruak kolore histua zeukan eta begiek lehengo distira alaia galdu zuten.
Egoera ez zen batere erosoa. Ez genekien zer egin edo zer esan. Are gutxiago helduak aurrean zeudela. Kezka nitaz jabetu zen. Asmatu ote genuen bisita hori eginda?

 

(21-22. or)

Pages: 96

Intéressant pour vous



B2
20-02-2017
16171348
1994