detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Ispiluen arteko zirriborroak

Nagore Larralde Argentinara doa lan bila eta han Jorge Rafael Videlaren diktadurarekin egingo du topo.

Argentinan, tangoaz haratago, kokatutako liburu honek narrazioa du, poesia du eta margoak ditu, guztiak Amaia Iturbidek egindakoak. Senitarteko bat baino gehiago izan du idazle honek Argentinan bizitzen, eta Videlaren diktadurak dena zapuztuko du; garai horretan mugitzen da liburuko protagonista nagusia, Nagore Larralde, hara lan bila joandako euskalduna. Nagore Euskal Herrikoa izateak aukera ematen dio idazleari Euskal Herriak Argentinarekin izan duen eta duen harremanaz aritzeko ere. Nagore bere burua hobeto ezagutzen saiatuko da, Buenos Aires hobeto ulertzen, eta horretarako baliagarriak izango zaizkio, besteak beste, hango taxilariekin dituen solasaldiak.

Egilea: Amaia Iturbide
Argitaletxea: Ediciones Beta
Argitalpen-urtea: 2016

Berria egunkarian egileari egindako elkarrizketa hemen duzu irakurgai.

 

Hona pasarte bat:

“Ni Nestor Duhalde gizon ona, seme-alabak musuz eta opariz josteaz gain, emazteari erruloak jartzen lagundu eta gero arratsaldero paseatzera ateratzen baitut. Perikitoari hanketan zauriak egiten zaizkionean, arreta handiz ur oxigenatu eta desinfektatzaileaz sendatzen baitizkiot. Baina batez ere, aita paregabea naizelako naiz bikaina. Niretzat egunero da Aitaren Eguna eta astebururo ospatzen dut Errege Magoena. Honetaz landa, gainontzekoekin ere gizon portatzen naizela ez dut zalantza izpirik, Kafe Antzokian zerbait hartu eta eskaleei eskupekoak ematen dituzten horietarikoa nauzuelako. Hain eskuzabala naiz, hain samurra, ezen Almidoizko Irudia deitzen bainaute zenbait lekutan; hain ukitu magikoa daukat, ezen Orotariko Giltza-ren goitizena jarri baitidate. Gizon ona naiz hildakoak hil ondoren hobeto tratatzen ditudalako, orraztuz, azkazalak moztuz eta atonduz, erdi ateratako hesteak ordenatu eta zein bere lekuan jarriz, odolustutako bihotzak ferekatuz eta, oro har, zauriak miazkatutakoan gazaz eta esparatrapuz tratatuz. Bizirik zirenean oihuren bat jaurtikitzen baldin bazuten, horretaz gupidatu (zer esanik ez, baita euren korokez ere) eta hilerrian lerroz lerro antolatzen ditudalako, pospoloak kaxetan nola, horregatik naiz eredugarria”. Ez zegoen zalantza izpirik ere, Nestor Duhalde bere burua zuritzen maisua zen.


(15. or)

Pages: 125

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Docuthèque

C1
27-01-2017

x61pRelaContWAR

16170639

x61pViewCountWAR

2965

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR