detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Ez dago aurrera bueltarik

Esaldiz betetako liburu bitxia da. 1.001 esaldi solte dira. Batzuk hausnarketa dira, gehienek aforismo antza dute, edo bertsolariek bertsoaren bukaerarako uzten duten eztenkadarena, eta badira esaera zahar bihurtzeko moduko esaldiak ere.

 

 

Esaldi batzuk oso motzak dira, eta ia ez dago bi lerrotik gorako esaldirik. Gehienak Ana Urkizaren beraren perpausak dira, nahiz eta badauden besteenak ere, adibidez, Marguerite Yourcenar edo Oscar Wilderen esaldiak.

 

 

 

Egilea: Ana Urkiza
Argitaletxea: Denon Artean
Argitalpen-urtea: 2016

 

 

 

Hona liburutik hartutako 11 aforismo:

59. Heriotzak irakasten du bizitzen.
66. Hilobi batean: “bihar zu”.
202. Usainik gabeko puzkarrak zertarako ote diren, barre eragiteko ez bada.
346. Betetzen ez den zuloa da tristura.
353. Errutina da herriaren opioa.
506. Bart, bigarren eskuko ametsak izan ditut.
509. Mozkorrak mozkorrari, gezurti.
528. Nekeak ere lana dakar.
657. Burugabeek ezin dute burukominik izan.
977. Ez ezazu isiltasuna puskatu, hobetzeko ez bada (Ludwig van Beethoven)
987. Euskañola asmakizun bikaina da gaztelania batua menperatzen ez dutenei euskara irakasteko.

 

Pages: 109

detalle2

Dokuteka

C1
15-12-2016

x61pRelaContWAR

16169796

x61pViewCountWAR

3141

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR