detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Narrazio guztiak (1979-1990)

Liburu honetako ia ipuin guztiak garai batean argitaratuak dira hiru liburutan: Narrazioak, Atabala eta Euria eta Ipar Aldeko Orduak liburuetan, hain zuzen.

Aurrenekoak, besteak beste, garai bateko kondairak eta fantasiazko ipuinak dakartza: marinel zaharrak, sirenak; edo geltoki hutsak; edo petrikilo misteriotsuak, eta baita idazteari buruzko hausnarketak ere…
Atabala eta Euria lanean, berriz, herri galduetako printzesak ageri dira, Ulises eta Euskal Herriko baserrietako paraje baketsuak…
Ipar Aldeko Orduak liburuan, Europako iparraldean kokatuko du irakurlea idazleak, baina sekula ahaztu gabe Euskal Herritik abiatu dela haraino… ihesi? Eta gerra-kontuak aipatuko ditu, boxeoa, zinearekiko zaletasuna, Matalas pertsonaia historikoa… Tragedia asko.

 

Egilea: Joseba Sarrionandia
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2011

 

Hona Maggie indazu kamamila ipuinaren pasarte bat:
Amonak gosaria berotu eta iratzartzen ninduen goizero lantegirantz partitzeko orduan. Bai, benetan maite nuen gure amona, oroitzen dut atorra luzearekin eta ile urdinduak orraztu gabe etortzen zitzaidala egunsentiro ohera, kamamila ketsua eskuan.


(25. or)


Ipuina osorik helbide honetan duzu irakurgai.

HABE aldizkariaren 329 alearekin batera DVD bat banatu zen, ipuin honen lanketa didaktikoarekin, baita koadernotxo bat ere, PDF formatuan.




 

Pages: 331

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuthèque

C1
26-05-2011

x61pRelaContWAR

16166231

x61pViewCountWAR

6013

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR