detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Dalloway Andrea eta Emakumeen lanbideak edo Etxeko Aingerua hiltzea

Liburuak Virginia Woolfen Dalloway andrea nobela eta Emakumeen lanbideak edo Etxeko aingerua hiltzea hitzaldia biltzen ditu.

Dalloway andrea eleberria 1925. urtean argitaratu zen, eta modernismoaren obra garrantzitsuenetako bat da. Festa bat antolatu du Clarissak (Dalloway andreak), eta hori du kezka bakarra, inguruan dituen pertsonaiek eta munduak biraka jarraitzen duten bitartean.
Emakumeen lanbideak edo Etxeko Aingerua hiltzea hitzaldian emakumezkoak kate motzean lotzen dituen rolari buruz arituko da Woolf.
Clarissa Dallowayk Etxeko Aingeruaren antz handia du. Aingeru hori emakume bati segurtasun eza eragin nahian ibiltzen den mamua da, goxoa izan behar duela esaten diona, patriarkatuaren neurrira sortutako rolak atxikitzen dizkiona. Horregatik, Woolfen arabera, Etxeko Aingerua hiltzea zen lehenbiziko egitekoa.

 

Egilea: Virginia Woolf
Itzultzaileak: Itziar Diez de Ultzurrun eta Ana I. Morales.
Argitaletxea: edol
Argitalpen-urtea: 2014
 

Pages: 270

detalle2

Docuthèque

C1
30-03-2015

x61pRelaContWAR

16165871

x61pViewCountWAR

3256

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR