Prime-Time

Nola hil da liburuaren azaleko pertsona? nola Algortan hilda azaldu den telebistako jauntxo hori? Ia bukaerara arte ez duzu erantzuna jakingo.

 

Eta erantzuna jakiteko Ertzaintzatik kaleratutako Bala eta Klemente detektibe pribatuen urratsei jarraitu beharko diezu; adibidez, telebistako giroan barrena, Anduezak lanagatik ondo ezagutzen duen esparruan. Nobela Bilbon dago kokatua, eta irakurle gazteengan pentsatuta idatzi du John Anduezak.

 

 

 

 

Egilea: John Andueza
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2014

 

 

 

Hona pasarte bat:
Txalaparta tabernan, afalostean, Klementek paper tolestuan idatzitako zirriborroan irudikatutako hipotesia lekuz kanpo dagoela iruditzen zait.
“Ez da posible, oso teoria maltzurra da, erokeria galanta”, erabaki dut berehala.
“Lukas Montxonek ez dauka bizarrik, eta ez du betaurrekorik erabiltzen”, gogoratu dut gero.
“Dena den, ondo pentsatuta, bizar postizoa eta betaurreko faltsuak erabiltzea ez litzateke arazo handia izango bere kategoriako aktore batentzat. Trikimailu horiek aspaldi asmatu ziren”, duda egin dut bat-batean.

(197. or)

Oharra: pasarte honetan detektibe batek zerbait pentsatzen du norbaiti buruz, eta gero iritzia aldatzen du. Zuri gertatu zaizu inoiz antzekorik norbaitekin?: zer pentsatu zenuen hasieran, zer ondoren? Nahi baduzu, laburtu pentsamendu horiek paragrafo batean.

Aurkezpena: 

 

Pages: 274
B2
22-01-2015
16165412
4397