detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Pistolak eta epistolak

Satira politikoa egiten du liburuan idazle donostiarrak. Eta boterearen gehiegikeriak salatzen ditu umorea eta parodiaren bidez.

Badu alde horretatik idazlearen beraren Apaiz zaharraren gitarra kontaketarekin zerikusia, baina liburu hau irakurle handiagoentzako da. Irakurle hauei, gazteei bereziki, haserretzeko esaten die idazleak, ez etsitzeko, ez amore emateko injustizien aurrean. Erne! esaten die neska-mutilei, botereak robotak eta kamerak erabiltzen dituenean atsegin ez dituenak jazartzeko; horien artean daude euskaldunak. Liburua fikziozko Urunia hiriburuan dago kokatua; ez da asko pentsatu behar zein hiri izan daitekeen sumatzeko. Aipatu ere egiten du hitzaurrean idazleak berak. Komeni da hitzaurrea irakurtzea eleberriari ekin aurretik, eta hitzaurrearen aurretik dagoen testua ere bai. Eta nahiz eta fikzioa izan, benetako jendea ageri da lan honetan izen eta abizen, bai hitzaurrean bai hortik kanpo ere: Yolanda Barcina, Joseba Elosegi, Che Guevara, Ghandi…

 

Egilea: Joan Mari Irigoien
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2014

 

Hona hitzaurrearen aurretiko testutik hartutako pasarte bat:
1)    Istiluen aurkako zaindari batek edonori epelak ematea ez da delitua. Norbaitek zaindaria graba dezan eta irudia zabal dezan, bai.
2)    Banku batek edonor etxetik kaleratzea ez da delitua. Banku batean sartzea eta bertan protesta egitea kalera bota zaituztelako, bai.
3)    Osasungintza eta hezkuntza publikoak hankaz gora jartzea ez da delitua. Garraio publikoa geldiarazten baduzu, kartzelako bi urteko zigorra jaso dezakezu.
4)    …


Gallardón jaunaren Kode Penalaren sei adibide
(internetetik ateratako artikulua)
(8. or)

 

Pages: 230

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Docuthèque

B2
09-01-2015

x61pRelaContWAR

16165318

x61pViewCountWAR

2796

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR