detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Gorbeia Bilbon

Beharbada Euskal Herriko mendi-gailurrik zapalduena izango da Gorbeia, inguruan bizi den jende-kopurua kontuan hartuta.

2014ko urrian bete da mende-pasatxo talderako lehen irteera antolatuak Gorbeia tontorra zapaldu zuenetik. Mendi-txango hori Bilboko elkarte batek egin zuelako du izenburu hori liburuak. Baina atal asko ditu: Gorbeiako gurutzea, mendizaletasun antolatuaren lehen urratsak, aterpeak, eski-zaletasuna, postontziak, iturriak, elurtegiak, kirikiño-hesi izeneko gaztain-biltokiak, orientazio-mahaia, hainbat pertsona esanguratsuren biografia moduko bat… Edo tontorreko Begoñako Ama Birjinari burua kendu zioteneko aipamena… Euskaraz eta gaztelaniaz dago liburua eta argazkiz hornitua.

Egilea: Iñaki García Uribe
Argitaletxea: Bizkaiko Foru Aldundia
Argitalpen-urtea: 2014

 

Hona pasarte bat:
XX. mendearen hasieran, lehenengo mendizaleen arteko batzuk oso aktiboak ziren. Mendian lan egiten saiatzen ziren eta lan horiek beste mendizaleentzat probetxugarri izatea nahi izaten zuten. (…) Iturburu naturalak, edateko oso zailak, iturri bihurtzen zituzten, mendizaleek eta artzainek ura edan zezaten. Lehenengo iturriei “Tarín” iturriak esaten zitzaien, mendizale bakoitzak 25 zentimoko (erreal bateko) ekarpena egiten zuelako iturria egiteko. (… ) Lehenbiziko iturriaren ideia modu espontaneoan sortu zen, 1913ko urriko azken igandean, Udoiko iturburuan. Tarín-en izena ere bat-batean sortu zen. Tarín izenak polemika ekarri zuen, tokiaren benetako toponimia galtzea baitzekarren.

(78-79. orr. laburtua).
 

Pages: 186

detalle2

Docuthèque

C1
27-10-2014

x61pRelaContWAR

16165077

x61pViewCountWAR

3722

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR