irakurgai-mailakatuak-fitxa
Gerra txikia
Ugartetarrek Errenteriatik Hendaiara alde egiten dute, aita errefuxiatua delako. Eurek ez dakite baina GAL erakundea laster hasiko da bereak eta bost egiten.
Gerra-giroa nagusituko da Ipar Euskal Herrian, eta giro hori bizi du Xabi txikiak. Bera da protagonista nagusia. Eskerrak giro horretan dena ez den makurra: adibidez, lehen musua emango diote, eta Tour-eko txirrindulari-lasterketarekin ere gozatuko du.
Egilea: Lander Garro
Argitaletxea: Susa
Argitalpen-urtea: 2014
Hona pasarte bat:
Frantziako poliziek arreta handirik gabe so egiten zieten pasaporteei, baldin eta kasernan bazeuden, ez baitziren beti han izaten. Metro batzuk aurrerago egoten zen espainiarrena, eta han bestelakoa zen giroa. Poliziak pasaporteak aztertzen zituen, baina ondoren aztertu ez balitu bezala hasten zen galdezka: norenak dira haurrak, nondik zatozte, eta halako galdera antzuak. Amak esaten zuenez, ez zuten jakitearren galdetzen, galdetze hutsak errespetua eta ikara eragiten zituelako baizik.
(182. or)
