detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Paradisu zinemak

Paradisu zinemak laster itxiko ditu ateak. Hori tragedia da bertan lan egiten duen Federentzat, osasun-tragedia nahikoa ez eta!

Eta hori tragedia Txiki eta bere lagun zinemazaleentzat. Izan ere, sarri joaten dira zinemara; baina Txikiren benetako obsesioa idaztea da, eta idazteko egiten du alde hiritik herrira, eta bere aitarengandik aldentzeko ere bai. Baina kontua da idaztea obsesioa izateaz gain, Txikik ezin duela eraman bera baino gazteagoek hobeto idaztea, horrek bere ahuleziak agerian uzten dituelako. Ipuin-lehiaketa bat irabazi zuen bere garaian Txikik, baina lortuko ote du taxuzko ezer idaztea berriro, berriz ere sariren bat lortzea literaturarekin?

 

 

Egilea: Aritz Arrizabalaga
Argitaletxea: Bilbao: Beta
Argitalpen-urtea: 2014
 


 

Hona pasarte bat.
Hamabi urterekin joan zen lehen aldiz Paradisura. Karteldegiaren atzean jarri eta gora begiratu zuen. Lepoa mindu arte bota zuen burua atzerantz. Amaren eskua sorbaldan, karteldegia irentsi beharrean egon zen eta kartelak irentsi zituen sentipenaz hatza luzatu eta, hori, esan zuen. Amak hatz erakusleak seinalatu kartela begiratu eta, laugarrena?, galdetu zion, Pulp jartzen duena? Hori, bai.

(64. or)

 

Pages: 154

detalle2

Docuthèque

B2
11-09-2014

x61pRelaContWAR

16164881

x61pViewCountWAR

3761

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR