14
Lehen Mundu Gerra, Gerra Handia deitu zaiona, hasi da. Bost mutil gerrara doaz, eta horietako baten zain dago emakume bat, Blanche, haurdun.
Itzuliko ote da aita, noiz, nola? Soldaduek etxera itzultzeko egunak kontatzen dituzte: 15, 30… Lubakietan eta gerran tragedia da nagusi: jateko gutxi, lo-tokiak dira etxe birrinduak, zorriek ez dute bakerik ematen, eta euriak bizkar-zorroen zama bikoizten du…
Egilea: Jean Echenoz
Itzulpena: Gerardo Markuleta
Argitaletxea: Meettok
Argitalpen-urtea: 2014
Hona pasarte bat:
“… baina oso bizkor aurkari handietako bat bihurtu zen, zalantzarik gabe, zorria. Nagusi eta ugalkor, zorri horrek eta beste miliarka senideek guztiz estali zituzten laster soldaduak. Luze gabe azaldu zen aurkari azkengabe gisa, beste etsai gailena arratoia zen, zorria bezain jatuna eta geldigaitza, hura bezala etengabeko ugalketan, gero eta lodiago, eta edozertarako prest zure jakiak irentsi –nahiz eta, zer gerta ere, iltze batetik zintzilikaturik izan–, zure uhalak hortzikatu, zure zapatei ere heldu, baita zuzenean zure gorputzari ere, lotan zaudela, eta zure begi-globoak lortzearren euliekin borrokatzeko, hilda zaudenean”
(83-84 or.)