detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Gauzak: 60etako istorio bat

Esadazu ze gauza dituzun edo izan nahi dituzun eta esango dizut nolakoa zaren. Hori gertatzen zaio protagonista den bikoteari: beti gehiago nahi.

 

Zoriona gauzak izatea dela uste dute Sylviek eta Jérômek, gauza lar izateak. Eta desio horrek baldintzatzen ditu euren erabakiak, euren harremana, eta beraz, ez dakite dutenarekin disfrutatzen.

 

 

 

Egilea: Georges Perec
Itzultzailea: Itziar Diez de Ultzurrun
Argitaletxea: Igela
Argitalpen-urtea: 2014

 

 

 

 

Hona pasarte bat:
Gero, haien bizitzako egunik ia handienetako bat etorri zen: Arkakusoen azoka txikia ezagutu zuten. Han pilaka zeuden Arrow edo Van Heusen alkandora haiek, miresgarriak, lepo luze botoidunekikoak, garai hartan Parisen ezin aurkituzkoak baina komedia amerikarren bidez jendartean zabaltzen hasi zirenak (behinik behin, bere zoriona komedia amerikarretan aurkitzen duen jende multzo txiki horren artean) eta, haien ondoan, suntsiezinak ziren zirak, gonak, blusak, zetazko soinekoak, larruzko jakak, larruz malguzko mokasinak. Hamabost egunetik behin joan ziren hara, larunbat goizetan, urtebetez edo gehiagoz, kutxetan, postuetan, mordoetan, kartoizko kaxetan eta azpikoz gora ipinitako aterkietan miaka aritzera hango jende-tropelaren erdian.

30.or.

 

 

Pages: 125

detalle2

Docuthèque

C1
23-07-2014

x61pRelaContWAR

16164748

x61pViewCountWAR

2005

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR