irakurgai-mailakatuak-fitxa
Hobe kontatzen ez badidazu
Neskek dantza dezakete mutil-dantza, tradizioa aldatuz, berdintasunaren izenean? Antzeko galdera bat egingo diozu zeure buruari bigarren ipuinaren harira.
14 ipuin dira guztira, eta hitzaurrea oso interesgarria da. Aipatzen diren gaiak, berriz, asko. Esaterako, abortuaren gaia edo zer egin behar du Michelín izar bat bai, baina bezerorik ez duen jatetxeak? Eta zer sentitzen duzu senitartekoak hiletetan soilik ikusten badituzu? Inoiz ezkutatu diozu zeure arazoren bat zure maiteari, bera ez larritzeko? Horrelakoak dira ipuin hauetako hainbat gai, eta agian horregatik esango du ipuin hauek aukeratu dituen Aritz Galarraga idazleak ipuin urbanoak direla gehienak, Gerardo Markuletak katalanetik euskaratutako hauek.
Egileak: Quim Monzó, Imma Monsó, Sergi Pàmies, Empar Moliner eta Francesc Serés.
Itzultzailea: Gerardo Markuleta
Aukeraketa eta hitzaurrea: Aritz Galarraga
Argitaletxea: Pasazaite
Argitalpen-urtea: 2014
Hona pasarte bat:
Bulegotik soinekoa bere lekuan jarriz ateratzen denean, lankide baten gaitzespen-begirada antzematen du; neskak berehala begirada aldendu, eta ordenagailuan idazten ari delako itxurak egiten ditu. Guztiek bide dakite marketing-buruaren eta beraren artekoa. Entzungailua hartu eta, hatzak teklatuan jarri orduko, Crespíren mugikorraren zenbakia gogoratzen zaio. Gauean konpromiso bat dutela iragartzen dio.
( 120-21 or.)
'Hobe kontatzen ez badidazu', Aritz Galarraga eta Gerardo Markuletarekin hizketan from Pasazaite liburuak on Vimeo.
