irakurgai-mailakatuak-fitxa
Adiskide bat nuen
Bi ildo harildu ditu idazleak liburu honetan. Batetik, protagonistaren maitasun-istorioak, benetakoak zein fantasiazkoak. Eta bestetik, aspaldiko lagun Garibaldi (izenburuko adiskidea) aprobetxatuz klandestinitatea, 68ko Maiatza, Burgosko prozesua… bezalako gaiak dakartza.
Garibaldi, neurri batean, protagonistaren kontrapuntua da, bide ezberdinak hartu zituztelako bizitzan. Protagonista literatura-irakasle bihurtu zen, eta Barthes eta jantzien semiotika bezalako hitzaldiak emango ditu, non aretoa neskaz betetzen zaion. Maitasunari dagokionez, berriz, gaur egungo sexualitatearen parodia egiten du, baina ezinezko maitasun-istoriorik ere ageri da. Eta berez ez da protagonista, baina Agirrerengan ohikoa den ezaugarri bat badu nobela honek: umore zirikatzaile eta ironikoa. Edo erotismorako joera.
Egilea: Joxean Agirre
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2013
