irakurgai-mailakatuak-fitxa
Fikzioaren izterrak
Zazpi ipuin ditu liburuak eta fikziozkoak izan arren, errealitate hurbilaren ispilu dirdiratsuak dira; sarritan irudi olgetari eta trufatzaileak islatzen dituztela irudituko zaizu, baina gertakariak eta gertagarriak gertu daudela erakusten dute beti.
Bikotea batetik, idazletza bestetik, horra “Fikzioaren izterrak” ipuin liburuan obsesiboki txirikordatzen diren hari nagusiak. Maitasun konpartitua, naziotasun zoriontsua eta arrakasta literarioa benetakoak al dira?, edo geure buruak zigortzeko sortzen ditugun kimera eskuraezinak? Serioski irri egiteko kontakizunak dira, baita frustraturik gozatzekoak ere, edo haserrez baketzekoak… hori posible baldin bada.
Egilea: Ur Apalategi
Argitaletxea: Susa
Argitalpen-urtea: 2010
Pages: 186
