Belarraren ahoa

Ipuin luze honetan askatasunaren aldarrikapena egiten da. II. Mundu Gerran kokatua dago. Hitlerrek mendean du Europa eta AEB inbaditzera doa, gerraontzietako batean Charles Chaplin preso daramala. Baina New Yorkera iritsi bezain laster, Chaplinek ihes egitea lortuko du.

Gizon txikia ezizena du Adolf Hitlerrek liburuan. Hitler ez da handia, handiak beste batzuk dira, adibidez, Olivier Legrand meatzari eta polizoi ohia, New Yorken Chaplinen lagun eta salbatzaile bihurtuko dena. Beraz, handiak dira txiki-usteko horiek; eta txiki horiek ere badute etorkizuna moldatzeko gaitasuna, boteretsuek bezainbeste.
Oharra: 2004an argitaratu zen liburu honekin Euskadi Literatur saria irabazi zuen Canok. 2018an liburuaren 5. argitaraldia egin da.

 

Egilea: Harkaitz Cano
Argitaletxea: Alberdania
Argitalpen-urtea: 2004

Lehen atala hemen duzu irakurgai

Liburuari buruzko booktrailerra
 

Pages: 103
C1
30-11-2004
16145627
2505