irakurgai-mailakatuak-fitxa
Hirutter
Hiru pertsonaiaren arteko harreman-triangelua dago nobela honen oinarrian. Harreman horren bitartez sare sozialen eta intimitatearen arteko erlazioa aztertzen du Nerea Arrienek bere lehen nobelan.
Egilea: Nerea Arrien
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2017
Ines, Martin eta Gari pertsonaiek triangelu bat osatzen dute eta Whatsapp, Twitter eta telefono mugikorrek markatzen dute bakoitzaren lekua triangelu horretan. Hirurak ohean dauden une intimo bat grabatu eta bideoa sare sozialetara igoko du norbaitek.
Lehen atala hemen duzu irakurgai.
Hona pasarte bat, Garik zer dioen bere bizitzaz:
Bizitza paralelo bi daramatzat: Off line eta On line.
On jartzen nau batek; gustuko dut asko dituenean, ordenagailua txioka aritzen denean edo bihotz digitalak nonahi agertzen direnean. Bost axola zaizkit, ordea, txorien kantuak, bizilagunen emotikono aurpegiak edo nire maitaleen bihotzak. Azken hauek Off jartzen nautela esango nukeelako.
Noiztik naizen holakoa? Auskalo.
(12. or.)
Behean ikusgai idazleak eginiko nobelaren aurkezpena.
