detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Kresala

Euskal Herria itsasoari begira dago, eta itsasoak gure kostaldea ez ezik, bertako herrien bizimodua ere moldatu du urteen poderioz.

Askoren ustez, Kresala eleberri hau garai bateko arrantzaleen munduari egindako argazki ederra da. Izan ere, ohitura literaturaren idealismoaz baliaturik eta maitasun istorio bat tartekaturik, Txomin Agirrek zehaztasun eta bizitasun handiz erakusten digu nola bizi ziren gure arrantzaleak XX. mendearen hasieran. Halaxe da, eleberri honi itsas haizearen kresal usaina dario alde guztietatik.


 

 

Egilea: Txomin Agirre
Moldapena: Xabier Monasterio
Testu osagarriak: Iban Arantzamendi
Irudigilea: Willy Pradera
Argitaletxea: Erroa
Argitalpen-urtea: 2013

1906an argitaratu zen liburuaren bertsio egokitua da hau, errazagoa. Asterisko batez adierazitako hitzen azalpenak dakartza eta mendebaleko euskaratik batura egokitu da.

 

Sautrela saioko bideoa: Merezi al du Kresala liburua berriz irakurtzea?

Hona hemen pasarte bat:

 

I.- EKAITZA

Egun hartan ipar haize hotza bat-batean eta haserre bizian sartu zen Arranondo herrian. Haizeak kale bazterretako paper eta zakar* guztiak arrastaka eta bira-biraka erabili zituen; ateak danbadaka* itxi zituen eta leiho askotako kristalak apurtu zituen. Itsasotik ekaitz izugarria zetorren.

 

(1. or.)

 

*

zakar

zarama, zaborra. "Garbiketa egin dugu etxean eta gauza piloa bota dugu zakarretara"

danbadaka

kolpeka.

Pages: 108

detalle2

Docuthèque

C1
26-03-2013

x61pRelaContWAR

16137591

x61pViewCountWAR

4207

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR