• Type: Traditionnelle
  • Mots-clés: ipuin, dortoka, putzu, ahate, lehortu

Ahateak eta dortoka



Putzuzulo batean bi ahate eta dortoka bat bizi omen ziren. Toki berean bizi ziren eta horregatik oso lagunak ziren.

Garai batean putzua lehortu egin zen eta urik gabe geratu ziren. Ahateek orduan lekuz aldatzea erabaki zuten. Ura behar zuten.

Eta dortoka agurtzera joan ziren:

- Gu bagoaz hemendik, bestela ur falta ikaragarria izango dugu.

Dortokak, berriz:

- Zuek ez duzue inoiz ur faltarik izan. Leku batean ez bada, bestean aurkitzen duzue. Ni naiz hemen zorigaitzekoa. Aizue, zuekin joan nahi dut nik ere, bestela hil egingo naiz eta.

Orduan ahateek esan zioten:

- Eramango zaitugu geurekin, baina bidean ez duzula inorekin hitzegingo agindu behar diguzu.

- Konforme, baina nola eramango nauzue?

- Egur-zati bat hartuko dugu. Nik mutur batetik helduko diot eta honek bestetik; zu erdian eramango zaitugu.

Oso pozik jarri zen dortoka. Airean zeramaten, gizon batzuk ikusi zituztenean. Gizonak ezin sinetsirik zeuden.

- Begira, begira, dortoka hegaka!

Hau entzutean, dortoka harro-harro jarri zen eta erantzun zien:

- Zuek baino gehiago naiz.

Eta ahoa irekitzean, lurrera erori zen eta bertan hil.

 

AGINDUPromesa egin. Prometer.
AHATEPato.
DORTOKATortuga.
HEGAKAHegaz, hegan.
HELDUOratu, eutsi.
LEHORTUSecarse.
PUTZUPozo.
ZORIGAITZEKOAZoritxarrekoa, zorigaiztokoa.