
- Type:
Kalabaza-krema laranja punttu batekin
OSAGAIAK:
- Kalabaza zati bat
- Tipula handi bat
- Laranja-azala
- Gazta txikiak
- Gatza eta oliba-olioa
NOLA PRESTATU:
Lehenik eta behin, tipulari eta kalabaza edo kuiari azala kendu, garbitu eta zatitu. Laranjari ere azal zati batzuk moztu (ahal bada zati zuririk hartu gabe).
Ondoren, zartagin batean tipula frijitu.
Pixka bat frijitu ondoren, presio-eltzea hartu eta bertan jarri kalabaza-zatiak, frijitutako tipula, laranja-azalak, gatza eta ura.
Bost bat minutuz egosten utzi eta, eltzea hozten denean, ahalik eta ur gehien kendu eta guztia ongi irabiatu.
Krema horri oliba-olio pixka bat, bi gazta txiki eta gatza gehituz eta ongi irabiatuz gero, goxo-goxoa geratuko da.
Nahi izanez gero, ogi txigortu zati batzuk jarri apaingarri gisa.
On egin!
Irudia: Ikasbil