
- Auteor: Luis (Eibarko Udal Euskaltegiko ikaslea)
- Type:
Oilaskoa arrozarekin
OSAGAIAK:
- Tipula bat
- Bi baratxuri-ale
- Bi piper berde
- Bi koilarakada tomate
- Kilo-erdi arroz
- Litro eta berrehun salda
- Kilo-erdi oilasko
- Bi koilarakada olio
- Gatz pixka bat
NOLA PRESTATU:
Hasteko, paella-ontzi bat ipiniko dugu sutan eta bi koilarakada olio botako ditugu. Ondoren, oilaskoa zatitu eta, jarraian, plater batean jarriko dugu. Ondoren, tipula eta piperra zatitu eta pixka bat frijituko ditugu. Minutu bat ondoren tomatea eta arroza gehituko ditugu eta baita gatz pixka bat ere. Oilaskoa gehitu, guztia ongi nahasi eta salda gehituko diogu.
Hogei minutuz su baxuan egiten utzi eta kito.
On egin!
Irudia: CC BY-NC-ND 2.0