• Type: Postreak
  • Mots-clés: postre, osagai, ohitura, bizkotxo, eguna, hondarribia, opila, irun, san marko, besoetako, amabitxi, san marko opila, apirilak 25

San Marko opila

Osagaiak:
- 6 arrautza
- 6 koilarakada azukre
- 6 koilarakada irin
- 6 koilarakada almendra xehatu
- Zorro bat legamia
 

Nola egin:

  • Sei zuringoak elur-punturaino irabiatu.
  • Ondoren gehitzen joan: azukrea, gorringoak, irina legamiarekin eta almendra xehatuak.
  • Guztia 24 cm-ko molde batean jarri eta 40 bat minutuz labean eduki (180 º)
  • 22 cm-ko molderako: (seikoaren ordez, neurri guztietan 5)
  • 26 cm-ko molderako, (seikoaren ordez, neurri guztietan 8)

Apaintzeko:

  • Arrautza egosi tindatuak: egosteko, urari ozpin-tanta batzuk bota eta bertan egosi. Arrautzak bero daudela, silikonazko pintzel baten laguntzaz, gorri koloreko elikagai-tintaz tindatu.
  • Arrautza egosiekin batera, gozoki txikiak, lumak eta txita jarri gainean.