detalle dokuteka-generico-fitxa

Garbizaleak

Irudikatu ahal duzu polizia linguistiko bat, herritarrak zigortzen dituena euskaraz ondo ez hitz egiteagatik? Izan badirela esango duzu, agian. Edonola ere, umorerako aukera ederra ematen du pentsatze hutsak.

ETBko Barre Librea saioko Garbizaleak atala. Hileta batean, familiakoak harrapatuko ditu polizia linguistikoak; han izango den solasaldiak endredo surrealistara eramango ditu protagonistak.

 

 

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Sinvergüenza samarra. Nahiko sinvergüenza. 
Zein nekeza den. Zein zaila den. 
Utikan! Alde hemendik! 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Familiako emakumea: Ez zaitugu ahaztuko, aitatxo! 
Familiako gizona: Zuk erakutsi zenigun euskara maitatzera, bizitza maitatzera. 
Polizia gizona: “Maitatzen erakutsi” esan behar da. 
Polizia emakumea: Eta ez “maitatzera erakutsi”.  
Bi poliziak: “Zatzaizkit, natzaio”. Polizia linguistikoa.  
Familiako gizona: Ba, gure aita horrela esaten zuen... 
Polizia gizona: A! “Gure aitak”.  
Familiako emakumea: E?, nola “zuen aita”?  
Familiako gizona: Orduan, zuek… gu... anaiak gara?
Polizia emakumea: “Anaiak”, ez... 
Familiako emakumea: Eskerrak!  
Polizia emakumea: … “neba-arrebak”. 
Familiako emakumea: Nola “neba-arrebak”? Aitak bizitza sekretua zeukan? 
Polizia gizona: “Ezkutuko” bizitza.  
Familiako gizona: Zuek zer dakizue guk ez dakigula?  
Polizia gizona: “Dakiguna!”. 
Familiako emakumea: Haiek badakite, eta guk ez dakigu? Aita, beste famili bat izan zenuen!  
Polizia emakumea: “Beste famili bat”, ez. 
Familiako gizona: Buatxabal, eskerrak!  
Polizia gizona: Aaaaaaa! Aaaaaaa! “Famili-a”. Zuen aitak beste “famili-a” bat izan zuen. 
Familiako emakumea: Orduan, zure anaia eta arreba garete (gara)? 
Polizia gizona: Ez.  
Polizia emakumea: Zu neska zarenez, bera zure neba eta ni zure ahizpa. 
Familiako gizona: Osea (Alegia), orduan, gure aitak tuboak jarri zizkion gure amari?  
Polizia gizona: “Tuboak”, ez.  
Polizia emakumea: “Adarrak” esaten da: “Aitak adarrak ipini zizkion amari”.  
Bi poliziak: “Zuen aitak amari kriston adarrak ipini”.  
Familiako emakumea: Si ya sabía yo! 
Polizia gizona: “Banengoen ba ni!”. 
Familiako emakumea: Zuk (Zu) ere? Aita ez zen parte onekoa, ez.  
Familiako gizona: Beti izan da sinvergüenza samarra, tio, sí. 
Polizia emakumea: “Lotsagabe”, “txorigaldu”, “txakurmuxu” edo “zirtzila”. 
Familiako emakumea: Ai, hauek ondo ezagutzen zuten, bai. 
Familiako gizona: Goazen, guk ez dugu tipo hori ezagutzen. 
Familiako emakumea: Badakizu zer den gehien dolitzen (mintzen) nauena?  
Familiako gizona: Zer? 
Familiako emakumea: Seme (seme-alaba) hauei euskara guri baino askoz hobeto erakutsi gaitez... gintuz... gaitz… Ai, ya ez dakit... 
Familiako gizona: Bueno, familia! Ikusiko gara.  
Polizia gizona: “Elkar ikusiko dugu”. 
Familiako gizona: Bueno, hori, anaia edo arreba edo ahizp… Yo qué se (Nik zer dakit). Benga! 
Polizia emakumea: Inork ez zigun esan euskalduna izatea zein nekeza den.  
Bi poliziak: Gora euskara batua! Gora! Utikan euskara banatua! Utikan! Garbizaleak gara... 
Polizia gizona: Agur, aitatxo. 
Polizia emakumea: Zer!? 

detalle2

Docuthèque

B2
30-01-2026

x61pRelaContWAR

39057160
00:02:52

x61pViewCountWAR

1152

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR