detalle dokuteka-generico-fitxa

Sendabelarren ezagutza

Badirudi sendabelarren ezagutza azti eta sorginen kontua izan dela. Egia esanda, belaunaldiz belaunaldi jaso dugu ondare hori. Askok, ordea, oinarri zientifikorik eza egozten diote jakintza horri; jakintza-ustea da, haien iritzirako.

Euskadi Irratiko Taupaka irratsaioan, Marian Beitialarrangoitiak Garbiñe Larrea naturopata elkarrizketatu du. Sendabelarren inguruko ezagutzaz aritu dira, eta alor horretan ikasketa arautuen nolako premia dagoen ere erabili dute.   

Elkarrizketa osoa entzun nahi izanez gero, klikatu hemen. 

 

Irudia: Pixabay

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Erantzuna petrala izaten zen. Erantzun txarra, funsgabea.  
Enpirikoa izatea. Esperientzian oinarritua. 
Lilura hori. Mirespen handia. 

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Marian Beitialarrangoitia: Eta, hain zuzen ere, azken etapa horri begiratzen badiogu, hamar urteko aldi bat osatu duzula —ze, txikitan hasi bazinen, dezente gehiago esan beharko genuke—, baina, tira, ikuspegi horretatik behintzat, zure beharretatik abiatu, besteen aholku-eskariak (aholku-eskariei) erantzun. Azkenean, nolabait ere, jendea trebatzeko ardura bat ere hartu duzu...  

Garbiñe Larrea: Bueno, hasteko, neuk izan nuen behar handi bat, gaixotu egin nintzelako gazterik, ez nuen erantzunik aurkitzen, eta iruditu zitzaidan zerbait ikasi beharra nuela, ez? Eta hor konturatu nintzen, ba, bueno, nire amona alfabetatu gabea zen, eta galderak egiten nizkionean ―”Hau zergatik da horrela?”, “zergatik dira zazpi belar hauek?-eta”―, ez zegoen erantzunik; bueno, erantzuna petrala izaten zen. Eta, gero, erantzun horiek estudiatzeko aukera izan nuenean, jendea hasten zitzaidan aholku eske, eta niri horrek beti kriston (kristoren) ardura, sekulako ardura eman izan dit. Orduan ikusten nuen formatzen jarraitu beharra nuela, besteentzat lan egin behar banuen. Eta hamaika urtean egin dut naturopata gisa lan, kontsultan, kolegiatuta; une honetan, ez. Asko ikasi dut jendearen bidez; hau da: liburuetan edozer gauza jar dezakezu sendabelarrei buruz, sare sozialetan ere edozer gauza sinestu (sinis) dezakezu, baina gero hori probatu (frogatu) egin behar da. Eta probatze hori ikusten da pertsonaren erantzunean, ikusten da bere analitikan, askotan. Orduan, ba, guk ebidentzia kliniko asko pilatu dugu esateko: “landare hau bai, hau ez”, “hau honekin, ez”, “hau botika honekin, ez”. Orduan, jendea zeren bila etortzen da? Erantzun baten bila etortzen da.  

Marian Beitialarrangoitia: Baina fedetik abiatzen da?; hau da, badago fede bat sendabelarretan?; badago, akaso, gure aurrekoek, alfabetatuta izan edo ez, jakintza handia zutelako, egin duten transmisioaren ondoriozko zerbait? Edo zer? Zeri erantzuten dio?  

Garbiñe Larrea: Bai, bai. Egon badago. Denetik dago: badago fedea, eta justu fedearen kontrako jarrera ere bai. Nik beti esaten dut fedea kristauei uzten diedala, edo sinistunei (sinestunei). Nik fedetik ez dut lanik egiten, nire lana eta eskatzen diodana nire lanari da enpirikoa izatea. Orduan, askok badute, ba, lilura hori, aurrekoen zerbait dela... Egia da hau; Nazio Batuen Erakundeak esaten du jakintza immaterial bat dela, herri-ondare bat dela, eta transmisio bat egin beharko genukeela ez galtzeko, ez? Gizakia denaren beharrean dago, osasun-mailan. Era guztietako erantzunak beharko ditugu, ez? Orduan, bueno, niretzat ikustea nondik hurbiltzen den jendea, askotan, bere behar pertsonal batetik; beste batzuetan, bada berreskuratzeko gogo bat, etxean galdu den zerbait berriz norberak ikasi nahi duena. Ez dago esaterik pertsona jakin bat etortzen denik. Nik aniztasuna ikusten dut, eta, gainera, esango dizut pozik nagoela aniztasun hori badagoelako. 

Marian Beitialarrangoitia: Ikasketak araututa daude? Badago, nolabait ere, neurri batean ikasketa arautzerik? 

Garbiñe Larrea: Ez, ez. Eta hau, bueno, borrokan ari gara. Izan dadila arautua, faborez! Hau da, hemen arautua dagoena botanika da. Eta, gero, medikuntza barruan oso gutxi dago, ba, fitoterapiako jakintza. ez? Botanika barruan ere fitoterapiarik ez da ikasten. Orduan, guk ikasi dugun hau guztia alegala da… 

Marian Beitialarrangoitia: Izango litzateke modu bat osasungintzan bere tokia izan dezan? 

Garbiñe Larrea: Bai, noski. Eta hainbat herrialdetan egin da; Alemanian, adibidez, Heilpraktiker izeneko figura dago. Guk aldarrikatzen duguna Lanbide Heziketa moduko ikasketa bat da, eta, bueno, izan daitezela, ba, belar-dendako teknikari izateko, farmazian aholkulari izateko... Produktua sortzeko formakuntzarik ez da, eta dagoen formakuntza... niretzat egoera arriskutsu honetan, edozerk balio du, eta arautu gabe izate horretan, ba, bueno, zuk topatu dezakezu formakuntza, gai beraren inguruan, hiru hilabetekoa edo hiru urtekoa, eta biek dute titulu bera.  

Marian Beitialarrangoitia: Garai batean, ikasketarik ez zegoen, baina naturaren eta belarren-eta ezagutza handia izaten zen, gure aitona-amonen garaian behintzat, asko erabiltzen zen, jakinda zertan ari ziren. Gaur, alderantzizko bidea egin beharko genuke gehienok, seguruenera. 

Garbiñe Larrea: Bai, bai, hori da. Nik esaten dut hemen Google asmatu ondoren hasi zirela istripuak gertatzen, ez? Hau da, etxean ikusi duzun hori egin duzunean, ez duzu istripurik izan, baina informazio okerra eta difusio... bueno, niretzat, zabalkundean izan diren akatsik handienak azken urteetan sare sozialek ekarri dituzte: jendea ausartegi ari da ezezagutza-maila handi batekin, liluratik begiratuz landareari; hau da, albo-ondoriorik ez balu bezala, kontrakotasunik ez balu bezala. Ez dit balio: “Gure aitona-amonen belaunaldiak ez zuen guk adina botika hartzen, ezta suplementu (gehigarri) halakorik ere”. Eta zer elkarreragin dauden sendabelarrekin guk ez dakigu. Orduan, bueno mesedez, ez ditzagun orduko % 100ean ere errezetak (errezetei) jarraitu, ez delako, seguru asko, egokia. 

detalle2

Docuthèque

C1
04-02-2026

x61pRelaContWAR

39008663
00:04:16

x61pViewCountWAR

1155

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR