Docutec
Afrika amets
Historian, hainbat politikarik lan handia egin dute bidegabekerien eta injustizien aurka. Arlo horretan ere Afrika ahaztua dugu; baina Afrikan ere izan dira lider ahaztezinak.
1987ko urriaren 15ean, Thomas Sankara, Burkina Fasoko presidentea, hil zuten 37 urte zituela. Afrikako lider antiinperialista eta panafrikanista garrantzitsuenetakoa izan zen, eta lorpen sozial handiak eskuratu zituen. Haren ideien artean bazeuden aberastasunaren banaketa, emakumeen askapena eta/edo ingurumenaren defentsa. AEBk babestu zuen haren aurkako estatu-kolpea.
Agintean egon zen lau urteetan, honako hauek egin zituen, besteren artean:
- Bere hileko soldata 450 dolarrera jaitsi zuen, eta bere ondasunak honako hauek zirela sinatu: auto bat, lau bizikleta, hiru gitarra, hozkailu bat eta hondatutako izozkailu bat.
- Gobernuaren jabetzako Mercedes autoen flota osoa saldu eta Burkina Fasoko autorik merkeena hautatu zuen bere auto ofizial.
- Aste gutxian, 2,5 milioi haur txertatu zituen meningitisaren, sukar horiaren eta elgorriaren aurka.
- 350 eskola sortu zituen.
- Alfabetatze-kanpaina nazionala abian jarri zuen 1983an. Orduan, herritarren % 13k zekiten irakurtzen; 1987rako, % 73ra igo zuten kopurua.
- Lur-jabe handien lurrak nekazarien artean banatu zituen.
- Ezkontza behartuak debekatu zituen.
- Desertifikazioa geratzen laguntzeko, 10 milioi zuhaitz landatu zituzten Sahelen.
- Estatu osoko herriak artikulatzeko errepide eta trenbideak eraiki zituen.
- Nazioarteko laguntza ekonomikoari uko egin zion; haren esaldia da hau: "Elikatzen zaituenak kontrolatu egiten zaitu".
- Afrikako herrialdeen batasunaren alde lan egin zuen, kanpo-zorrari aurre egiteko; honako argudio hau erabiltzen zuen: txiro eta zapalduek ez diete zertan ordaindu herrialde aberats eta zapaltzaileei.
- Armadarentzat elikagaiak hornitzeaz arduratzen zen gunea herritar guztientzat irekitako supermerkatu bilakatu zuen; hura izan zen herrialde osoko lehen supermerkatua.
- Bere bulegoan aire egokitua erabiltzeari uko egiten zion; horretarako, argudiatzen zuen hura burkinafasoar gehienek ordaindu ezin zuten luxua zela.
(moldatua)
Irudiak: Pixabay eta descifrandolaguerra.es
|
HIZTEGI LAGUNGARRIA AEBk babestu zuen. AEBk lagundu zuen. |
