Docutec
Kroketarik onenak, gure etxekoak
Gauzarik bitxienek ere nazioarteko eguna dute. Hainbat jakik ere bai: ogiak, tortillak... oilasko-hegalek ere bai, atera kontuak! Normala da, beraz, kroketak ere bere eguna izatea.
Irudia: Pixabay
|
HIZTEGI LAGUNGARRIA Kurruskaria kanpotik. Ahoan txikitzean, karraska-hotsa egiten duena. |
Manu: Kurruskatsua (Kurruskaria) kanpotik, zaporetsua barrutik. Batzuentzat, bexamela (bexamelak) likidoa behar du; beste batzuek, ordea, sendoa. Dagoeneko, asmatuko zenuten eta jada iragarri dugu kroketaz ari garela. Izan ere, gaur, Olaia, kroketaren Nazioarteko Eguna da. Baina zein da? Nondik dator kroketa? Zein da kroketaren jatorria?
Olaia: Ba, indusketa egin dugu, e, eta jatorria bera frantsesa da, croquette hitzak, ba, frantsesez kurruskatsua esan nahi duelako. 1817koa da hitz honen lehen erreferentzia. Luis XIV.aren sukaldaria zen Antonin Carêmek Croquettes à la royaleak prestatu zituen afari batean. Orduko errezetan idatzi zuenaren arabera, kroketak 24 orduz jalkitzen utzi, eta, ondoren, ogi birrinduarekin eta arrautza-irinetan pasa behar dira. Kroketa haiek trufa eta errota zeramaten (zeramatzaten).
Manu: Oso ondo.
Olaia: Eta, hala ere, esan behar dugu, ba, badagoela datu deigarri bat ere. Izan ere, lehen kroketa, esan bezala, Frantzian egin zen, baina bexamela eta kroketa mende ezberdinetakoak dira. Bexamela, berez, Louis de Béchameilentzat lan egiten zuen sukaldari batek egin zuen, baina batzuek diote italiar baten errezeta kopiatu zuela, edo... Beraz, ikusten duzu, Manu, zaila dela. Berez, frantziarra badirudi, baina Italiatik ere jatorria ere etor litekeela.
Manu: Izan dezake. Esan duzu bazegoela gizon bat Louis de Béchameil izena zuena, eta haren sukaldariak sortu zuen.
Olaia: Hori da. Ikusten duzue: ez ziren oso originalak izan: bexamela, Louis de Béchameiletik.
Manu: Bueno, ikusi dut, Olaia, kroketa-mundu honetan aditu zarela eta asko probatu dituzula. Zein da zure kroketarik gustukoena?
Olaia: Ba, begira, egia esan, nahiko tradizionala naiz kontu hauetan. Bueno, aitortu dut, e, Pedrocheren kroketa ez da oso tradizionala, eta asko gustatu zitzaidan, baina normalean niri arrautza edota (eta/edo) urdaiazpikoa daramatenak gustatzen zaizkit. Eta zeintzuk ote dira, gure entzuleen kroketa gogokoenak? Lehen esan dugu, mesedez, idatzi dezatela, ze ni prest nago tour bat egiteko Euskal Herri guztitik… Kar-kar-kar!
Manu: Hasita daude, jada, erantzunak ematen.
Olaia, apuntatu: “Legorretako Insausti tabernan oso kroketa onak egiten dituzte”; beste batek dio: “Ni ez naiz alderdikoa, baina Zumaiako batzokian primerako kroketak egiten dituzte”; beste batek: “Orioko Kolon Txiki tabernakoak mundialak dira”; beste batek: “Munduko kroketarik onenak Tolosako Izaskun auzoko jatetxekoak”...
Olaia: Ez gara ados jarriko.
Manu: “… Larraitzeko Larraitz jatetxekoak”; “Lezoko Iriarte-Enea jatetxekoak dira kroketarik hoberenak”... Bueno, zerrenda ez da inoiz amaituko. Beste batek dio bazela telebistan pertsonaia bat Doña Croqueta izena zuena. Kroketak, onenak, etxean egindakoak.
Olaia: Iriarte-Enea aipatu dutela... horrek nuez moscada-edo (intxaur muskatua) darama. Eta hor ere beste eztabaida bat dago: nuez moscada bai edo (ala) ez?
Manu: Segitzen dute: “Getariako Arraldekoak, goxoenak”; bueno, hemen Bizkaiko, Nafarroako eta Arabako jatetxeak ere falta ditugu, eta Iparraldekoak ere bai, noski.
